TALDEEN KOORDINAKUNDEAREN gaitzespena adierazi nahi dugu Bilboko Udaltzaingoaren agindua dela eta

Bilboko udaltzaingoak pasa den astean udaltzainei eman zien agindua, motxila daramaten magrebtar gizonezkoak aurkitu, identifikatu eta arakatzeko San Frantzisko auzora Bailen kaletik, edota San Anton eta Erribera zubietatik sartzerakoan.

 

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako koordinakundeak neurri latz hau erabat gaitzetsi gura du arrazista, baztertzailea eta giza eskubideen kontrakoa delako.
Izan ere, halako neurri bidegabekoek biztanle magrebtarrak are gehiago nabarmendu, kriminalizatu eta baztertzea dute helburu. Ez dira aproposak ezta gure auzoak hobetzeko udal plangintzetan ezarritako helburuak betetzeko ere.

Halako neurriekin herritarroi ematen diguten mezua guztiz desegokia da auzo arriskutsuak direlakoan. Bilboko Udala bera mezularia izanik, are larriagoak dira ondorioak eta une batean urteetan gure elkarteek eta mugimendu sozialek inklusioaren, integrazioaren eta elkarbizitzaren alde egiten dihardugun lana bertan behera botatzen dute.
Agindua atzera bota badute ere, barneko komunikazio arazo batengatik, atzean dagoen jarrera ohizko praktiketan oinarritzen da. Kaltea egina dago.

Añadir nuevo comentario

Comentarios

Plain text

  • No se permiten etiquetas HTML.
  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.
Al enviar este formulario, usted acepta la política de privacidad de Mollom .