AHTren aurkako zuhaitz landaketa

Martxoaren 19an, igandearekin, AHTren aurkako zuhaitz landaketa bat burutuko da. AHT eragiten ari den txoko ugari ditugu landatu ahal izateko baina hainbaten artean, Bergarako lotunean dagoen Angiozar aukeratu dugu. Izan ere, Bergarako korapiloa, hiriburuetako sarbideekin batera, Euskal Y aren giltzarria baita. Bertan, lanak aurrera eraman ahal izateko arazo tekniko zein ekonomiko larriak dituzte, eta hori dela eta,  hasierako esleipenak baliogabetu ziren eta berriak atzeratzen ari dira.

Denbora aurrera joan ahala, geroz eta arrazoi gehiago ditugu AHTri ezezkoa esateko. Nahiz eta lehenagotik AHTk energian izango duen kontsumo basatia aurreikusi, oraingoan horretara bideratzen gaituzten baieztapenak ditugu. Hurrengo urtean, 400kV-ko Gueñes-Itsaso goi-tentsioko linea eraikitzen hasteko asmoa omen du Red Eléctrica de España enpresak eta AHTk behar duen energia hornikuntza asetzeko balioko lukeela diote. Gehigarri, Garoñako zentral nuklearra berriz ere irekitzeko asmoen berri izan dugu. Honek argi uzten digu, AHTren proiektua ez dela linea huts bat eta zabortegiez gain, beste hainbat osagai dituela.

Berriekin jarraituz, AHTa eraikitzeko darabilten politika lotsagarria dela esan beharra dago. Adosten dutela esaten digute aurrekontuak zehaztu gabe, herritarroi galdetu gabe, datak zehaztu gabe… Aurpegira barre egiten ari zaizkigula deritzogu zeren dena martxan dagoela helarazi nahi dute baina ez da hala. Ezbehar ugari bizitu ditugu eta oraindik eta gehiago bultzatzen dituzte hainbat eta hainbat lan zehaztu gabe aurrera eramatearekin. Esaterako, Hernialdekoa bezalako zuloak. Noski, hori guztia ederki datorkie aurrera begira ezbeharren bidez diru gehiago poltsikoratzeko.

Hau guztia gutxi balitz, Espainiako Gobernuak 160 milioi euro ezarriko dituela aipatu zuen De la Sernak. Beranduago, beste 90 milioi euro aipatu zituen. Aldi berean, aurtengo aurrekontuetarako Eusko Jaurlaritzak beste 350 milioi € erreserbatu omen ditu, baina kopuru hau handiago izan daiteke. Odoluste ekonomikoak ez du etenik.  Eraikuntzarako ezartzen den dirua aipatzearekin batera, honek gaurkoan nola eragiten digun esan beharra dago. Jendartean gure beharrak nola ase ez dakigula geroz eta jende gehiago gaude eta AHTa burutuz gero, honen bidaien kostua kontutan izanik, erabiltzeko inongo aukerarik ez izateaz gain, besteen bidaiak ordaindu beharko genituzke. Laburki esanda, AHTa pobreek ordainduko dugun azpiegitura da, aberatsek bakarrik erabiliko dutena. Gainera, egoera hau ez litzateke denbora tarte batean bakarrik izango zeren EKOPOLek berriki kaleraturiko txostenak dioen bezala, zerbitzuaren ustiapena defizitarioa izango litzateke eta hori dela eta, datozen belaunaldiak hipotekatuko lituzke. Horrenbestez, betirako izango genuke “elefante zuria”.

Oraindik garaiz gabiltza! Beraz, martxoaren 19an goizeko 10:30ean Angiozarko frontoian batuko gara norbera bere aitzurrarekin botak jantzita zuhaitzak landatzera joateko.

Zuhaitzak landatu lurra berreskuratu! AHTrik ez!

                                                                                                                 NATURA GURE ARDURA

-

PLANTACIÓN DE ÁRBOLES CONTRA EL TAV

El próximo 19 de marzo, domingo, se realizará una plantation de árboles contra el TAV. Existen muchos lugares afectados por la construcción de esta infraestructura en los que podríamos plantar árboles para recuperar la tierra, pero entre todos ellos hemos elegido Angiozar, situado en pleno nudo de Bergara. Este nudo junto a los accesos a las capitales constituyen puntos   claves para la realización de la Y vasca. En este lugar se han encontrado serios problemas, tanto técnicos como económicos para continuar las obras por lo que se anularon las anteriores adjudicaciones de obras y las nuevas se están retrasando.

Conforme avanza el tiempo, tenemos cada vez más razones para oponernos al TAV. Aunque ya preveíamos que esta infraestructura tendría un  consumo brutal de energía, ahora ya tenemos la confirmación oficial de esas suposiciones. La empresa Red Electrica Española ha anunciado su intención de comenzar la construcción de la línea eléctrica de 400 kV entre Gueñes e Itsaso y afirman que dicha línea garantizará el consumo de energía del TAV. A esto habría que añadir la intención de reabrir la central nuclear de Garoña. Todo ello deja claro que el proyecto del TAV no es sólo una línea en el territorio sino que además de todas las escombreras que crea, consta de muchos más elementos a denunciar.

Siguiendo con las últimas noticias, tenemos que denunciar la politica vergonzosa que están utilizando para su construcción. Nos dicen que llegan a acuerdos, sin presentar ni presupuestos, sin especificar fechas, sin consultar a la gente,...Pensamos que se nos estan riendo a la cara cuando nos dan a entender que todo marcha bien pero sabemos que no es así. Hemos vivido muchos accidentes y provocarán más si continuan las obras a tontas y a locas. Por citar un ejemplo,  agujeros como el de Hernialde. Aunque a decir verdad, aprovechan esos accidentes para llenarse aun más los bolsillos.

Por si esto fuera poco, el ministro de Fomento De la Serna  citó que el gobierno español pondría 160 millones de €. Mas tarde, otros 90. Al mismo tiempo, parece que el Gobierno Vasco ya ha reservado 350 millones de € para los presupuestos de este año  pero esta cantidad podría incrementarse. La sangría económica no tiene fín. Además de sumar todo el dinero que se estan gastando en la construcción, hay que denunciar como nos afecta esto. En esta sociedad hay cada vez mas personas que no pueden satisfacer sus más elementales necesidades y en el caso de que concluyeran el TAV, ademas de no poder utilizarlo por el alto coste del billete, tendrían que pagar los viajes de los usuarios. Dicho resumidamente, el TAV va a ser una infraestructura que pagaremos los pobres para que la empleen los ricos. Además, esta situación no se produciría solamente en un corto espacio de tiempo, sino que como prueba el dossier recientemente publicado por ECOPOL, la explotación del servicio sería deficitaria, por lo que hipotecaría a las siguientes generaciones. Por consiguiente, el TAV constituirá un “elefante blanco” eterno.

¡Todavía estamos a tiempo! Por tanto, el 19 de marzo nos juntaremos a las 10:30 de la mañana en el frontón de Angiozar cada cual con su azada y sus botas para ir a plantar árboles y recuperar la tierra que nos están robando.

Plantemos árboles, recuperemos la tierra. No al TAV

La tierra es responsabilidad nuestra

                                                                                                                NATURA GURE ARDURA

Temas: 

Añadir nuevo comentario

Comentarios

Plain text

  • No se permiten etiquetas HTML.
  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.
Al enviar este formulario, usted acepta la política de privacidad de Mollom .