La Okak euren eskubideak defendatzeagatik 2 langile kaleratu ditu

ATACO enpresak sail sindikaleko bi langile kaleratu ditu, “eskubide gabeko langileak nahi dituelako. "Irtenbide bakarra langileak berronartzea da, lanpostuetara itzultzea", esan du CNT sindikatuak.

La Oka delicatessen dendetako langileek badakite zer den eskubideen urraketa enpresaren partetik. “Badakigu geure eskubideak defendatzea jazarpena dakarrera, 2013tik hona eguneko ogia da”, sail sindikaleko kide kaleratuak esan dute. Euren ustetan, enpresak egindako kaleratze hauek “hemen nork agintzen duen adierazteko erabili du”. “Arrazoi ekonomikoak argudiatu dituzte, baina badakigu arrazoi nagusiena gure filiazio sindikala izan dela”.

Kaleratutako bi lankideek Areetako (Getxo) dendan lan egiten zuten. “Garestiak zirela esan zieten, erabat gezurra dena”, adierazi du CNTk. “Langile batek lanpostua aldatzeko eskatu zuen, lan hitzarmena onartzen duen moduan; besteak igandetan lan egiteari uko egin zion”, enpresari gustatu ez zitzaizkion jarrerak. Azken honek 14 urtez dendako arduraduna izan ostean, ordutegi berarekin, enpresaren jazarpena jasan zuen beren lan ordutegia alda zezan; horren ondorioz antsietate eta depresioa zela eta baja eman zioten.

“Horregatik diogu ez direla arrazoi ekonomikoak, errepresio sindikala baizik”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. Sail Sindikaleko langileek gogorarazi dute 2014an Lan Harremanen Kontseilutik enpresari emandako afiliatu zerrendaren “jakinarazpena”, afiliatuen jazarpena handitu baitzuen.

Hori dela eta, “kaleratutako bi langileen berronarpena lortu arte borrokak jarraituko du”, esan du sindikatuak. Lehenenko elkarretaratzea Areetako dendan izan zen, baina CNTk adierazi duen bezala, “Bilbon dituen besteetan ere egingo dira, beste neurrien artean”. Sail sindikalak langileen elkartasunari deia egin dute, “edozein langileen aurkako erasoa guztien aurkakoa baita”.

La Oka despide a 2 trabajadoras por defender sus derechos

La empresa ATACO ha despedido a dos trabajadoras de la sección sindical, “ya que quiere trabajadoras sin derechos”. “La única solución es la readmisión, la vuelta a sus puestos de trabajo”, ha dicho el sindicato CNT.

La plantilla de las tiendas delicatesen de La Oka ya sabe lo que es la vulneración de derechos por parte de la empresa. “Sabemos que defender nuestros derechos conlleva acoso laboral, ya que es el pan de cada día desde 2013”, han dicho las trabajadoras despedidas. En su opinión, estos despidos son “para dejar bien claro quién manda”. La empresa aduce “razones económicas, pero sabemos que la razón es nuestra filiación sindical”.

Las dos compañeras despedidas trabajaban en la tienda de Las Arenas (Getxo). “Les dijeron que eran caras, algo que es totalmente falso”, ha declarado CNT. “Una pidió el cambio de puesto de trabajo que le corresponde según convenio, la otra se negó a trabajar los domingos”, actitudes que no fueron del gusto de la empresa. Esta última, después de ser encargada de la tienda durante 14 años, con el mismo horario, sufrió acoso por parte de la empresa para que cambiara de horario; a causa de esto tuvo que coger la baja por ansiedad y depresión.

“Por eso decimos que no son razones económicas, sino represión sindical”, ha subrayado la organización anarcosindicalista. Las trabajadoras de la Sección Sindical han recordado que el acoso hacia ellas ha aumentado desde que en 2014 el Consejo de Relaciones Laborales “filtró” a la empresa el listado de trabajadoras afiliadas.

Es por ello que “la lucha seguirá hasta la reincorporación de las dos trabajadoras despedidas”, ha dicho el sindicato. La primera concentración fue en Las Arenas, pero como ha dicho CNT, “se harán más en las tiendas de Bilbao, entre otras medidas”. La Sección Sindical ha apelado a la solidaridad entre trabajadores y trabajadoras, ya que “un ataque a una es un ataque a todas”

Temas: 

Añadir nuevo comentario

Comentarios

Plain text

  • No se permiten etiquetas HTML.
  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.
Al enviar este formulario, usted acepta la política de privacidad de Mollom .