Redacción •  Euskal Herria •  20/08/2017

Erresistentzia akanpadarako deia

Baietz hirugarrenean gelditu!

Erresistentzia akanpadarako deia

Lurra lantzen duenarena da, ez diruz erosi duenarena.

Lelo horri heldurik, 6 urte daramatzagu Tosuko landa lantzen. Gurea dagoeneko ez da zelai huts bat; Getxoko nekazalgunearen erresistentzia sinbolo bilakatu da, lurraren beste erabilera bat defendatzen dugunon arteko elkartasunak sorturiko sinboloa. Denok eraikitzen baitugu Tosu, eta Tosuk geu ere eraikitzen baikaitu.

Horregatik, landa hau maite dugulako, gogotsu defendatuko dugu! Gurekin bat egin dezazuen hirugarrena eta definitiboa izango den akanpadara deitzen zaituztegu, abuztuaren 31tik aurrera Tosun. Aurretik izandako bi akanpadetan obrak atzeratzea lortu genuen baina oraingoan behin betiko geldituko ditugu! Hondeamakinek abuztuan bota behar gintuzten arren, arrazoi burokratikoengatik, edo gure kontraerasoaren beldur direlako, irailera arte atzeratu behar izan dituzte haien asmoak. Ba al dago udari luzapena emateko plan hoberik Tosuko landan hamaika ekimenetan parte hartzea baino? Hitzaldiak, tailerrak, bioeraikuntzan trebatzeko aukera, ortuak lantzekoa, film proiekzioak, kontzertuak, egitarauan agertuko ez direnak eta… erresistentzia eta borroka!!!!!

Hertzainak taldeari keinu eginez, «arrainak itsasoa behar du, eta Tosuk zu behar zaitu». Abuztuaren 31etik aurrera denok Tosura. Uste baino gehiago gara eta!!!!!

IZEN ZAHARRAK
Gu herrialde estuan sortu ginen,
arbasoek aberri mendrea utzi ziguten.
Merkatari aberatsek merke edo kario
erosten dituzte gure lurrak, gure jendearen
hezurrak. Lurrak eta hezurrak,
eta badoaz urtaroak, eta gu ere bagoaz,
gero eta gutiago gara ginenak,
gero eta urrutiago ginena
Zer geratuko da gerorako?
Leku izenak agian, ez besterik: Ursouia, Itchasou,
Irouleguy,
Aussurucq eta Tchoko
Maitia…
Jendeak misterio aire batekin ahoskatuko ditu izen zaharrok,
jendeak misterio aire batekin ahoskatuko ditu izenok.
Joseba Sarrionandia
Landa ez dadin bilakatu misterio aire batekin ahoskatuko dugun alkate izen zahar hutsa,
ETORRI TOSURA!!!!!

A la tercera va la vencida.

La tierra es del que la trabaja, y no del que la puede comprar.

Ya son 6 los años que llevamos trabajando las tierras de Tosu bajo este lema. Hace tiempo que Tosu dejó de ser una simple huerta y se convirtió en el símbolo de resistencia de la zona rural de Getxo. Esa simbología se ha construido con la solidaridad de todas las que defendemos un uso diferente de la tierra. Todas formamos parte de Tosu y, a su vez, Tosu forma parte de nosotras.

Por ello, porque amamos esta campa, la defenderemos con coraje. Hacemos el llamamiento para uniros a la tercera y definitiva acampada a partir del 31 de agosto en Tosu. ¡En las dos ediciones anteriores pudimos atrasar las obras pero esta vez las vamos a parar de una ver por todas!

A pesar de que la máquinas nos iban a expulsar en el mes de agosto, por razones burocráticas han tenido que atrasar sus pretensiones hasta septiembre. ¿Se os ocurre algo mejor para alargar el verano que venir a disfrutar de diversas actividades en la campa de Tosu? Charlas, talleres, conciertos, proyecciones de películas, y….. ¡resistencia y lucha!

Haciendo un guiño al grupo musical Hertzainak, » arrainak itsasoa behar du, eta Tosuk zu behar zaitu» ¡A partir del 31 de agosto todos a Tosu! Somos más de las que creen.

¡Venid a Tosu!


Resistencia /