Asteartea 29: Satorralaiak elkarretaratzea deitu du Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Metroaren pasantea gelditzea eskatzeko

Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea deitu du  datorren abuztuak 29 asteartean Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Donostiako Metroaren Pasantea gelditzea aldarrikatzeko.

Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea deitu du  datorren abuztuak 29 asteartean Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Donostiako Metroaren Pasantea gelditzea aldarrikatzeko. Elkarretaratze hori goizeko 10etan egingo da, Miramar  jauregiaren Mirakontxa aldeko sarreran, Euskal Gobernuari era zeharo inposatzailean bultzatzen ari den  egitasmo honen aurkako oposizioa adierazteko eta Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren inguruan eztabaida publikoa eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dezan eskatzeko.

Metroaren igarobidea egitasmo xahutzailea da. Proiektu hori eraikitzen lehenago ere saiatu zirelarik, Ana Oregi sailburu ohiak “obra faraonikotzat” jo zuen eta bertan behera utzi zen. Jaurlaritzak ezin du indarrez nahi dueña inposatu: nola hitzegin dezake herritarren partaidetzaz, hirian desadostasun nabarmena pizten duen egitasmo honen auzian gizarteak partehartu ahal izateko bide guztiak ixten dituenean?

Metroaren Pasantearen aurka aritzeko arrazoi argiak daude:

  • Donostian Metro bat eraikitzea ez da beharrezkoa: hiriak garraio publikoko sare nahiko ona du, eta desplazamenduak oinez edo bizikletaz ere eroso eta arin egin daitezke. Mugikortasuna hobetzeko badira Metroaren pasantea baino proposamen eraginkorragoak eta kostu ekonomiko nahiz inpaktu social askoz ere txikiagokoak.
  • Metroa egingo balitz, Dbus litzateke kaltetuena, eta autoen trafikoa ez luke gutxituko.
  • Hirigunean eragin handia izango luketen eraikuntza-lanak egin beharko dituzte, baita Kontxako hondartza zulatu ere.
  • Metroarekin sustatzen den hiri-eredua auzitan dago, pasanteak erdialdeko gune turistikoaren eta merkatal-denda handien inguruan eredu zentralizatzailea bultzatzen duelako.
  • Egitasmoa inolako partehartze sozialik gabe bultzatu dute, eta 9.000 donostiarren sinaduren babesarekin proiektua gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko eskaerari ezezkoa eman diote.

Hori denagatik, abuztuak 29 asteartean “PASANTEA XAHUTZAILEA: METROARI STOP! PARTEHARTZERIK GABE, INPOSAKETA DA” lelopean Jaurlaritzaren Miramarreko gobernu kontseiluaren aurrean egingo den kontzentraziora biltzeko dei egiten dugu. Halaber, irailak 6 asteazkenarekin, Donostiako Udaletxearen atarian goizeko 10etan protesta ekintza bat egingo dela iragartzen dugu, hain zuzen ere Euskal Gobernuak proiektu behargabeko eta inposatu honen Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko ondasunak okupatu aurreko aktak sinatzeko deitu duen ekitaldia salatzeko.

Martes 29: Satorralaia convoca una concentración por la paralización de la pasante de Metro ante el consejo del Gobierno Vasco en Miramar

El movimiento vecinal Satorralaia convoca el martes 29 de agosto una concentración por la paralización de la Pasante de Metro ante el consejo anual del Gobierno Vasco en el Palacio de Miramar. La concentración tendrá lugar a las10h de la mañana en la entrada a Miramar por el Paseo de Miraconchapara manifestar la oposición a este proyecto impulsado de forma totalmente impositiva por el Gobierno Vasco y para reclamar la apertura de un debate público que culmine con un proceso participativo de decisión sobre el sistema de transporte público más adecuado para Donostia.

La Pasante es un derroche ysupone desviar el gasto público hacía una obra que ya fue intentada y abandonada antes, cuando la consejera Ana Oregi la calificó de “obra faraónica”.El Gobierno Vasco no puede imponer lo que quiera a la fuerza:¿Cómo puede hablar de participación ciudadana, cuando cierra sistemáticamente el camino a la participación de la sociedad en las decisiones relacionadas con este proyecto que despierta un amplio desacuerdo en la ciudad?

Hay razones claras para oponerse a la Pasante de Metro:

  • Construir un Metro en Donostia es innecesario: la ciudad cuenta con una red de transporte público relativamente buena y también permite excelentes movimientos peatonales o en bicicleta. Existen propuestas de mejora de la movilidad más eficaces y de menor coste económicoe impacto social que la pasante de Metro.
  • El Metro, de llevarse a cabo,  no reducirá el tráfico de coches, sino que perjudicará a Dbus.
  • Sería un obrón que provocaría graves afecciones en el espacio urbano, y que también supone perforar la playa de la Concha.
  • Cuestionamos el modelo de ciudad que se promueve con el Metro, puesto que la pasante impulsa un modelo centralizador en torno al corazón turístico y a los grandes centros comerciales.
  • Además, el proyecto ha sido impulsado en ausencia de cualquier participación social y las instituciones han denegado la petición suscrita por 9.000 donostiarras para paralizar el proyecto y realizar una consulta popular.

Por todo ello, el movimiento vecinal Satorralaia llama a participar la concentración convocada el martes 29 ante el consejo del Gobierno Vasco en Miramar bajo el lema “LA PASANTE ES UN DERROCHE: METROARI STOP! SIN PARTICIPACION, ES IMPOSICION”. Asimismo anunciamos que el miércoles 6 de septiembre realizaremos un acto de protesta a las 10h en el Ayuntamiento de Donostia para denunciar el levantamiento de actas previas a la ocupación de bienes afectados por el tramo Lugaritz-Miraconcha de este proyecto innecesario e impuesto.

Temas: 

Añadir nuevo comentario

Comentarios

Plain text

  • No se permiten etiquetas HTML.
  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.
Al enviar este formulario, usted acepta la política de privacidad de Mollom .