Metroari STOP kontzentrazioa Miramarren

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, kasik ehun lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Donostiako Metroaren Pasantearen aurkako oposizioa adierazteko.

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, kasik ehun lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Donostiako Metroaren Pasantearen aurkako oposizioa adierazteko. Goizeko 10etan hasi da protesta, “LA PASANTE ES UN DERROCHE: METROARI STOP! PARTEHARTZERIK GABE INPOSAKETA DA” zioen pankarta buruan. Metroa gelditzeko oihuak eta kantak etengabeak izan dira, eta protesta ozenki entzun da Jaurlaritzak jauregiaren atarian argazkia atera duenean: “Jaurlaritza entzun: “Metroa gelditu!”, “Donostiak ez du metrorik behar”, eta “Donostia ez zulatu, herriari galdetu!”  izan dira oihuak besteak beste, manifestariek Metroaren aurkako banderolak eta hainbat kartel aldarrikatzaile agertu dituztelarik. Gaurko protestaren bidez Euskal Gobernuari era zeharo inposatzailean bultzatzen ari den egitasmo hori geldi dezala eta Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren inguruan eztabaida publikoa eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dezala eskatu diogu.

Protesta 10’45ak aldera amaitu da, eta datozen asteetako deialdien berri eman dugu. Ildo honetan,  irailak 6 asteazkenarekin, Donostiako Udaletxearen atarian goizeko 10etan egingo den protesta ekintzara biltzeko dei egin dugu, hain zuzen ere proiektu behargabeko eta inposatu honen Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko ondasunak okupatu aurreko aktak sinatzeko Euskal Gobernuak deitu duen ekitaldia salatzeko.

Metroaren igarobidea egitasmo xahutzailea da. Proiektu hori eraikitzen lehenago ere saiatu zirelarik, Ana Oregi sailburu ohiak“obra faraonikotzat” jo zuen eta bertan behera utzi zen. Jaurlaritzak ezin du indarrez nahi dueña inposatu: nola hitzegin dezake he rritarren partaidetzaz, hirian desadostasun nabarmena pizten duen egitasmo honen auzian gizarteak partehartu ahal izateko bide guztiak ixten dituenean?

Metroaren Pasantearen aurka aritzeko arrazoi argiak daude:

  • Donostian Metro bat eraikitzea ez da beharrezkoa: hiriak garraio publikoko sare nahiko ona du, eta desplazamenduak oinez edo bizikletaz ere eroso eta arin egin daitezke. Mugikortasuna hobetzeko badira Metroaren pasantea baino proposamen eraginkorragoak eta kostu ekonomiko nahiz inpaktu social askoz ere txikiagokoak.
  • Metroa egingo balitz, Dbus litzateke kaltetuena, eta autoen trafikoa ez luke gutxituko.
  • Hirigunean eragin handia izango luketen eraikuntza-lanak egin beharko dituzte, baita Kontxako hondartza zulatu ere.
  • Metroarekin sustatzen den hiri-eredua auzitan dago, pasanteak erdialdeko gune turistikoaren eta merkatal-denda handien inguruan eredu zentralizatzaile bat bultzatzen duelako.
  • Egitasmoa inolako partehartze sozialik gabe bultzatu dute, eta 9.000 donostiarren sinaduren babesarekin proiektua gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko eskaerari ezezkoa eman diote.

Hori denagatik, Donostian Metroa gelditzeko aldarrikatu dugu Jaurlaritzaren Miramarreko gobernu kontseiluaren aurrean.

Donostian Metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua
(Harremanetarako tlfnoa: 695715510) 

La concentración por la paralización de la pasante de metro ha reunido a cerca de un centenar de personas ante el consejo del gobierno vasco en Miramar

Cerca de un centenar de personas han realizado esta mañana una concentración para manifestar la oposición ala Pasante de Metro ante el consejo del Gobierno Vasco en el palacio de Miramar. Convocada por el movimiento vecinal Satorralaia, la protesta se ha iniciado a las 10h encabezada por una pancarta con el lema “ LAS PSANTE ES UN DERROCHE: METROARI STOP! SIN PARTICIPACION, ES IMPOSICION”. Los gritos y los cantos en oposición a la pasante de Metro han sido constantes y han arreciado en el momento en que el Gobierno Vasco ha sacado las fotos ante el palacio:    “Jaurlaritza entzun: Metroa gelditu!”, “Donostiak ez du metrorik behar”, y “Donostia ez zulatu, herriari galdetu!” han sido algunas de las consignas más repetidas por las personas manifestantes que portataban también banderolas y distintos carteles reivindicativos. Con la protesta de hoy hemos reclamado la paralización de este proyecto impulsado de forma totalmente impositiva por el Gobierno Vasco y la apertura de un debate público que culmine con un proceso participativo de decisión sobre el sistema de transporte público más adecuado para Donostia.

La concentración ha proseguido hasta  las 10’45h, finalizando con una breve asamblea informativa en que se ha hecho un llamamiento a participar en las próximas convocatorias.  Asi, anunciamos que el miércoles 6 de septiembre realizaremos un acto de protesta a las 10h en el Ayuntamiento de Donostia para denunciar el levantamiento de actas previas a la ocupación de bienes afectados por el tramo Lugaritz-Miraconcha de este proyecto innecesario e impuesto.

La Pasante es un derroche y supone desviar el gasto público hacía una obra que ya fue intentada y abandonada antes, cuando la consejera Ana Oregi la calificó de “obra faraónica”.El Gobierno Vasco no puede imponer lo que quiera a la fuerza:¿Cómo puede hablar de participación ciudadana, cuando cierra sistemáticamente el camino a la participación de la sociedad en las decisiones relacionadas con este proyecto que despierta un amplio desacuerdo en la ciudad?

Hay razones claras para oponerse a la Pasante de Metro:

  • Construir un Metro en Donostia es innecesario: la ciudad cuenta con una red de transporte público relativamente buena y también permite excelentes movimientos peatonales o en bicicleta. Existen propuestas de mejora de la movilidad más eficaces y de menor coste económicoe impacto social que la pasante de Metro.
  • El Metro, de llevarse a cabo,  no reducirá el tráfico de coches, sino queperjudicará a Dbus.
  • Sería un obrón que provocaría graves afecciones en el espacio urbano, y que también supone perforar la playa de la Concha.
  • Cuestionamos el modelo de ciudad que se promueve con el Metro, puesto que la pasante impulsa un modelo centralizador en torno al corazón turístico y a los grandes centros comerciales.
  • Además, el proyecto ha sido impulsado en ausencia de cualquier participación social y las instituciones han denegado la petición suscrita por 9.000 donostiarras para paralizar el proyecto y realizar una consulta popular.

Por todo ello, nos hemos manifestado por la paralización de la Pasante de Metro ante el consejo del Gobierno Vasco en Miramar.

Añadir nuevo comentario

Comentarios

Plain text

  • No se permiten etiquetas HTML.
  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.
Al enviar este formulario, usted acepta la política de privacidad de Mollom .