Irailak 6 Udaletxean deialdia

Irailak 6 Asteazkena: Satorralaiak Donostiako Udaletxean biltzeko deitu du, Metroaren Lugaritz-Mirakontxa tartea okupatu aurreko akten sinaketa salatzeko.

Denok gara kaltetuak! Metroa gelditu! Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Udaletxean protesta ekintza bat egingo du datorren irailak 6 asteazkenean, goizeko 10etan, hain zuzen ere Metro-pasantearen proiektuko Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko ondasunak okupatu aurreko aktak sinatzeko Euskal Gobernuak deitu duen ekitaldia salatzeko. “Denok gara kaltetuak” leloarekin, desjabetze prozedura honek hartzen dituen hainbat eremu publikoren okupazioak herritar guztion ondare komuna diren ondasunei kalte egiten diela nabarmendu nahi dugu. Halaber, guztiz salagarria da metroaren proiektuak Zarautz etorbideko 33 eta 35 zenbakietan kaltetzen dituen etxeetako bizilagunek ez dutela inolako informaziorik jaso, ez Jaurlaritzaren eta ez Udaletxearen eskutik, obra horrek beren etxebizitzetan izango lukeen eraginaren inguruan. Asteazkenean goizeko 10etan deitu dituzte aktak sinatzera, horren ondorioak zehazki ezagutu gabe. Ordu hortantxe deitu dugu elkarretaratzea. Udalari dagokionean, gaitzesgarria deritzogu gai honen inguruan informazioa eta eztabaida publikoa sustatu ordez, udal jabegoko eremu garrantzitsuak okupatzeko izapideak errazten ari dela, hala nola Benta Berri Polikirolegiaren ondoan eta Plazan erabilpen handia duten eremuak, Zarautz etorbideko eta Eugenio Imaz kaleko bide publikoak, eta Pio Paroja Polikiroldegiaren alboan dagoen Izurun Plaza, besteak beste.

Gure ustez desjabetzapen hauek ez dira bidezkoak, Metroaren Pasantearen beharrizan soziala eta interés publikoa auzitan daudelako. Herritarren zati handi bat Metroaren Pasantearen aurka dago, eta desadostasun zabal honi entzungor eginez aurrera jarraitzea onartezina dela uste dugu. Gauzak horrela, gogor salatu nahi dugu erakundeek egitasmo defendaezin honen inguruan bereganatu duten jarrera inposatzailea, eta datorren asteazkenean Donostiako Udaketxearen atarian (Ijentea kalea) biltzeko dei egiten dugu, Eusko Jaurlaritzari eta Udal Gobernuari Metroaren pasantea eraikitzeko izapideak bertan behera utz ditzaten eskatzeko. Bestalde, irailak 18 astelehenean “Metroaren pasanteak Donostiako erdialdeko komertzioari eta hiritarrei eragingo lizkiekeen afekzioak” gaiari buruzko hitzaldia egingo da, Koldo Mitxelenan arratsaldeko 7etan. Eta irailak 26 asteartean Antiguako auzoan herri-batzarra deituko dugu, proiektu behargabeko eta inposatu honen aurrean bizilagunen erantzuna bultzatzeko.

¡Todos/as somos afectado/as! Paremos el Metro!

El movimiento vecinal Satorralaia realizará el próximo miércoles 6 de septiembre un acto de protesta a las 10h en el Ayuntamiento de Donostia para denunciar el levantamiento de actas previas a la ocupación de bienes afectados por el tramo Lugaritz-Miraconcha de la pasante de Metro convocado por el Gobierno Vasco. Con el lema “Todo/as somos afectado/as” queremos resaltar que la ocupación de los espacios públicos afectados por este proceso expropiatorio del Metro en el Antiguo afecta a bienes que son patrimonio común de la toda la población.Asimismo, es preciso denunciar la absoluta falta de información que padecen las comunidades de vecinos afectados de la avenida de Zarautz nº33 y 35, que están convocados a las 10h para firmar las actas sin que ni el Gobierno Vasco ni el Ayuntamiento les haya dado ninguna información acerca de las consecuencias de la afección de las obras en sus viviendas. Nuestra concentración tendrá lugar a las 10h coincidiendo con su citación. En lo que compete al Ayuntamiento, denunciamos que en lugar de promover la información y el debate público,está facilitando los trámites para la ocupación de importantes espacios de titularidad municipal en los entornos del Polideportivo y la Plaza BentaBerri, las vías públicas de la Avenida de Zarautz y de la calle Eugenio Imaz, la Plaza Izurun adyacente al Polideportivo de Pio Baroja,entre otros.

Satorralaia considera que estas expropiaciones no proceden porque la necesidad social y el supuesto interés general del proyecto de la Pasante de Metro están ampliamente cuestionados. Es notorio que una parte importante de la ciudadanía se opone a la Pasante de Metro y nos parece inadmisible que se pretenda seguir adelante haciendo oídos sordos ante el amplio desacuerdo existente en la ciudad. Denunciamos por tanto la actuación impositiva que están llevando a cabo las instituciones en relación a este proyecto de difícil o imposible defensa, y llamamos a concentrarse elmiércoles en la entrada del Ayuntamiento (c/ Ijentea) para reclamar al Gobierno Vasco y al Gobierno municipal la suspensión de los trámites para la ejecución de la pasante de Metro. Por otra parte, anunciamos una conferencia sobre “Las afecciones de la Pasante de Metro al comercio y la ciudadanía en el Centro de Donostia” que tendrá lugar el lunes 18 de septiembre a las 19h en el centro Koldo Mitxelena, a la vez que se realizará una asamblea en el barrio del Antiguo el martes 26 de septiembre para informar y promover la respuesta vecinal a este proyecto innecesario e impuesto.

Temas: 

Añadir nuevo comentario

Comentarios

Plain text

  • No se permiten etiquetas HTML.
  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.
Al enviar este formulario, usted acepta la política de privacidad de Mollom .