Concurso de acreedores en ST3 Elkartea: medias verdades, medias mentiras y muchos olvidos

La dirección de EDE Taldea lleva la empresa a concurso tras años sin pagar a la plantilla lo que le adeuda.

“Los responsables están dando información sesgada para fomentar el miedo”, ha dicho la sección sindical.

ST3 es una de las empresas que forman parte de EDE Taldea, que ha entrado en concurso de acreedores recientemente. “El relato de los responsables de EDE Taldea omite mucha información para presentar como inevitable la decisión tomada”, ha resaltado CNT.

La información dada por los responsables se centra en la sostenibilidad de la empresa y deja de lado la situación y el futuro de las personas afectadas. Además, tratan de mostrar la decisión de llevar a ST3 a concurso de acreedores como algo inevitable dados los resultados económicos de la entidad, “como un desastre natural ante el que nada puede hacerse, obviando que es una decisión tomada por ellos entre el abanico de todas las posibles”, ha dicho la sección sindical.

En su relato de cómo se ha llegado a esta situación, los responsables de EDE Taldea han olvidado contarnos algunos pequeños “detalles”:

  • El hecho de que otras entidades y diversas áreas del grupo han dado durante tiempo resultado negativo y la decisión tomada ha sido otra.

  • La falta de recursos de ST3 para hacer frente a los pagos se debe a la decisión de la Junta de Patronato de cortar el grifo a esta entidad a los recursos que son comunes a todas las empresas del grupo. Sobre esta cuestión, es necesario recordar que sólo Fundación EDE tiene línea de crédito propia, dependiendo el resto de entidades del grupo de las transferencias desde esta entidad para hacer frente a sus pagos a corto plazo. Es decir, que tres entidades del grupo carecerían de tesorería para hacer frente a pagos a corto plazo si no contarán con esta línea de crédito.

  • El resultado de más de 90.000€ de pérdidas de ST3 2016 es muy reciente y se debe, entre otras cosas, a que los responsables de EDE Taldea han animado a las y los trabajadores de ST3 a que soliciten las pagas a las que ya habían renunciado con el único objetivo de generar deuda y con el pretexto de paliar su situación económica tras no pagarles en octubre y no tener intención de hacerlo en noviembre.

  • Las reclamaciones por parte las y los trabajadores de ST3 de las pagas no abonadas permitiría a EDE Taldea poder acreditar legalmente la imposibilidad de pagar sus deudas, requisito imprescindible para solicitar el concurso de acreedores.

  • La situación económica de ST3 viene también condicionada por el contrato no escrito en el que EDE Taldea fija el precio y el volumen de horas que se contratan a ST3 siendo este un precio que está muy por debajo del de mercado. Condiciones que lastran terriblemente las cuentas de ST3.

Estos “detalles” que parecen haber olvidado contar los responsables de EDE Taldea en sus reuniones informativas, podrían llevar a hacer una lectura muy diferente de la situación en la que se encuentra actualmente ST3 y hablar de un concurso de acreedores buscado con el objetivo de poder cerrar ST3 y prescindir de la mayor parte de sus trabajadores al menor coste posible.

Además de lo anterior, en el relato que han construido los responsables de EDE Taldea han querido mostrar a los sindicatos como los principales obstáculos en sus intentos de “salvar” a ST3, olvidando que los tribunales han dado a los sindicatos la razón en la mayor parte de sus recursos porque las “soluciones” propuestas por la empresa vulneraban una y otra vez los derechos de las y los trabajadores. Así, y en relación a ST3, en los últimos años los tribunales han sentenciado que en EDE Taldea se ha perseguido a trabajadores por realizar actividad sindical, se han tomado medidas unilaterales que vulneran el derecho a la negociación, se ha actuado olvidando la sentencia firme que afirma que somos un grupo de empresas, etc.

Da que pensar que una entidad que se define como social intente atribuir al respeto de los derechos de las y los trabajadores la inviabilidad de EDE Taldea.

-

Hartzekodunen konkurtsoa ST3 Elkartean: erdi-egiak, erdi-gezurrak eta ahanztura handiak

EDE Taldeko zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsora eroan du enpresa, langileekiko zorrak urtetan kitatu gabe.

Arduradunek informazio ez-osoa ematen dute, beldurra sortzearren”, esan du sekzio sindikalak.

ST3 da EDE Taldearen enpresetako bat, zeina berriki sartu den hartzekodunen konkurtsoan. CNTk adierazi duen moduan, “EDE Taldeko arduradunen bertsioak informazio asko ezkutatzen du; horrela, badirudi eurek hartu duten erabakia saihestezina dela”.

Arduradunek emandako informazioak ardaztzat hartzen du enpresaren iraunkortasuna, eta albo batera uzten ditu pertsona kaltetuen egoera eta etorkizuna. Gainera, sinetsarazi nahi dute halabeharrezkoa izan dela ST3 hartzekodunen konkurtsora eramateko erabakia, entitatearen emaitza ekonomikoak direla eta, “berezko zorigaitza balitz bezala, non ezin baitzaio kontra egin; baina ez dute esaten erabakia hartzeko unean beste aukera posible asko zeudela”, adierazi du sekzio sindikalak.

Egoera honetara nola iritsi garen kontatzean, EDE Taldeko arduradunei ahaztu zaie “zehaztasun” txiki batzuk azaltzea:

  • Taldeko beste entitate eta arlo batzuek emaitza negatiboa izan dutela denbora luzez, eta, halere, bestelako erabakiak hartu dituztela kasu horietan.

  • Ordainketei aurre egiteko ST3ren baliabide-eskasia Patronatuaren Batzarraren erabaki baten ondorioa dela: eurek utzi zuten entitatea taldeko enpresa guztientzat diren baliabide komunetatik kanpo. Gai honetaz, gogoan izan behar da soilik EDE Fundazioak duela kreditu-lerro propioa; taldearen gainontzeko entitateak haren transferentzien mende daude epe laburreko ordainketei aurre egin ahal izateko. Alegia, taldeko hiru entitatek ez lukete altxortegi nahikorik izango epe laburreko ordainketei aurre egiteko, kreditu-lerro hori eskura eduki ezean.

  • ST3ren 2016ko emaitza negatiboa (90.000 € baino gehiago) aski berria da, eta baditu zenbait arrazoi: besteak beste, EDE Taldeko arduradunek animatu egin zituztela ST3ko langileak pagak eskatzera, aurretik uko egin bazieten ere. Ekintza horren helburu bakarra zen zorra sortzea, eta aitzakia zen langileen egoera ekonomiko larria hobetzea, ez zutelako kobratu urrian eta ez zegoelako batere asmorik azaroan ere soldatak ordaintzeko.

  • Horrela, ST3ko langileek kobratu gabeko pagak eskatzeak aukera eman zion EDE Taldeari legez ziurta zezan bere ezintasuna zorrak kitatzeko, eta hori ezinbesteko baldintza da hartzekodunen konkurtsoa eskatzeko.

  • ST3ren egoera ekonomikoak, dena den, badu beste sorburu bat: kontratu ez-idatzi bat da, zeinaren arabera EDE Taldeak ezartzen dituen ST3n kontratatzen diren orduen prezioa eta kopurua, beti ere merkatu-prezioaren oso azpitik. Baldintza horiek izugarrizko eragin kaltegarria dute ST3ren emaitzetan.

EDE Taldeko arduradunek informazio-bileretan ahaztu bide dituzten “zehaztasun” horiek beste modu batean ikusaraz diezagukete ST3ren oraingo egoera, eta eraman gaitzakete ulertzera hartzekodunen konkurtsoa bilatu dutela ST3 itxi ahal izateko eta, era horretan, langile gehienak botatzeko ahalik eta kosturik txikienaz.

Aurreko guztiaz gain, EDE Taldeko arduradunen bertsioaren arabera, sindikatuak dira ST3 “salbatzeko” oztopo nagusia. Ahazten bide zaie epaitegiek sindikatuei eman dietela arrazoi helegite gehienetan, enpresak proposaturiko “konponbideek” behin eta berriz urratzen zituztelako langileen eskubideak. Gauzak horrela, eta ST3ri dagokionez, azken urteotan epaitegiek honako hauek ebatzi dituzte: enpresak langileak jazarri egin dituela jarduera sindikala egiteagatik, aldebakarreko neurriak hartu dituela negoziazio-eskubidea urratuta, bere jardunean ez duela kontuan hartu enpresa-taldea osatzen dugula dioen epai finkoa, etab.

Zer pentsatua ematen du: bere burua sozialtzat hartzen duen enpresa batek langileen eskubideak errespetatu beharrari egozten dio EDE Taldearen bideraezintasuna!

 

Temas: 

Añadir nuevo comentario

Comentarios

Plain text

  • No se permiten etiquetas HTML.
  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.
Al enviar este formulario, usted acepta la política de privacidad de Mollom .