Enric Duran "Robin Hood" kataluniarrak bost urte bete ditu klandestinitatean

“492.000 euro lapurtu dizkiet gehien lapurtzen digutenei, hauek salatzeko eta gizarte-alternatiba berriak sortzeko”. Horrela jakinarazi zuen 2008an Enric Duran ekintzaile kataluniarrak bankuei eskatutako maileguak sekula ez zituela itzuliko, eta helburu sozialetara bideratuko zuela dirua.

Enric Duran (Arg: Wikipedia)

kintza horrengatik, bost urte daramatza Enric Duranek klandestinitatean, 2013ko otsailaren 13an Bartzelonako Audientzia probintzialean bere aurkako epaiketara agertzeari uko egin zionetik.

Fiskaltzak eta 16 akusazio partikularrek Durani egotzi diote kredituak lortu ahal izateko “enpresa faltsuak sortzea eta nominak manipulatzea”. Zortzi urteko kartzela zigorra bete beharko du ekintzaileak Espainiako Estatura itzultzen bada.

Alabaina, deserriak ez dio eragotzi Durani kapitalismoaren aurkako borrokan jarraitzea, atzera bota baitute Espainiatik kanpo atxilotzea ahalbidetuko lukeen euro-agindua. Kapitalismoaren alternatiba ekonomikoa aurkezten duen Cooperativa Integral Catalana sortu zuen 2010ean eta, duela lau urtetik sistema kapitalista epe luzean irauli asmo duen “ekosistema kooperatibo” bat sortzeko lanetan dihardu, CICen arabera.

* @mtxintxurreta

Fuente: http://www.argia.eus/albistea/enric-duran-robin-hood-kataluniarrak-bost-...

Temas: 

Añadir nuevo comentario

Comentarios

Plain text

  • No se permiten etiquetas HTML.
  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.
Al enviar este formulario, usted acepta la política de privacidad de Mollom .