La exhibición en el Guggenheim de reptiles, anfibios e insectos vivos “obligados a devorarse” evidencia la urgente necesidad de actualizar la legislación vasca

  • EQUO Berdeak última junto a asociaciones protectoras de los animales y otros colectivos sociales la propuesta de Ley de modificación de la L6/1993, de Protección de los Animales.

  • Será presentada en Parlamento antes del verano y desde la formación ecologista esperan que el nuevo texto, más acorde ahora con las nuevas sensibilidades sociales de defensa y respeto hacia los seres vivos, suscite el apoyo de todos los grupos parlamentarios.

Para EQUO Berdeak, el hecho de que exhibiciones como la que acogerá el Guggenheim- una jaula de reptiles, anfibios e insectos vivos obligados a “devorarse” ante la mirada de los visitantes- sigan produciéndose en Euskadi, evidencia la urgente necesidad de actualizar la legislación vasca. Pese a la existencia de una Ley, se continúan registrando manifestaciones como estas que atentan contra los animales. Esto demuestra que la normativa ha de fijar con mayor claridad y firmeza qué conductas deben comportar sanciones para los infractores.

EQUO Berdeak última junto a asociaciones protectoras de los animales y otros colectivos sociales la propuesta de Ley de modificación de la L6/1993, de Protección de los Animales

La proposición será presentada en Parlamento Vasco a través de Elkarrekin Podemos antes del verano y se buscará el apoyo de todos los grupos. Desde la formación ecologista esperan que el nuevo texto, más acorde ahora con las nuevas sensibilidades sociales de defensa y respeto hacia los seres vivos, suscite el respaldo unánime de la Cámara Vasca.

El partido ecologista considera que en el caso de la exhibición de Guggenheim la protección y respeto a los animales queda supeditada a la libertad de expresión de los artistas y no debe ser así. “Encerrar a unos animales en un recinto que no es su hábitat natural ni está acondicionado para ellos, con el objetivo de que se devoren como espectáculo, es claramente un caso de maltrato que no puede ampararse en la libertad de expresión”.

EQUO Berdeak se une a las denuncias que se han venido sucediendo por el uso y explotación de estos animales y participará en la concentración convocada para hoy viernes frente al museo.

-

Guggenheimen bizirik dauden eta batak bestea “jatera” behartutako narrasti, anfibio eta intsektuen erakusketak agerian uzten du euskal legeria eguneratzeko premia larria dagoela

  • EQUO Berdeak taldea, animaliak babesteko elkarteekin eta beste kolektibo sozial batzuekin batera, Animaliak Babesteari buruzko 6/1993 Legea aldatzeko Lege-proposamena prestatzen ari da.

  • Legebiltzarrean uda iritsi baino lehen aurkeztuko da eta alderdi ekologistakoek espero dute testu berriak, izaki bizidunekiko defentsa- eta errespetu-sentsibilitate sozial berrietara hobeto egokitzen denak, legebiltzar-talde guztien babesa lortuko duela.

EQUO berdeak taldearen ustez, Guggenheimek bere barnean hartuko duen erakusketak, hots, bisitarien begien aurrean bizirik dauden eta batak bestea “jatera” behartutako narrasti, anfibio eta intsektuen kaiolak, agerian uzten du euskal legeria eguneratzeko premia larria dagoela. Lege bat dagoen arren, horrelako ekitaldiak egiten dira oraindik ere, animaliei eraso egiten dietenak. Horrek erakusten du araudiak argitasun eta sendotasun handiagoz ezarri behar duela arau-urratzaileentzat zehapenak ekarriko dituzten jokabideak zeintzuk diren.

EQUO Berdeak taldea, animaliak babesteko elkarteekin eta beste kolektibo sozial batzuekin batera, Animaliak Babesteari buruzko 6/1993 Legea aldatzeko Lege-proposamena prestatzen ari da.

Proposamena Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da Elkarrekin Podemosen bitartez, uda iritsi baino lehen, eta talde guztien babesa lortzen saiatuko dira. Alderdi ekologistakoek espero dute testu berriak, izaki bizidunekiko defentsa- eta errespetu-sentsibilitate sozial berrietara hobeto egokitzen denak, Eusko Legebiltzar osoaren babesa lortuko duela.

Alderdi ekologistaren ustez, Gugenheimeko erakusketaren kasuan animaliekiko babesa eta errespetua artisten adierazpen-askatasunaren mende geratzen da, eta ez du horrela izan behar. “Animalia batzuk beren habitata ez den eta haientzat egokituta ez dagoen barrunbe batean sartzea, ikuskizun gisa batak bestea jateko helburuarekin, tratu txarren kasu bat da argi eta garbi, eta ezin du adierazpen-askatasunean babestu”.

EQUO Berdeak taldeak animalien erabilera eta esplotazioarengatik azkenaldian jarri izan diren salaketekin bat egiten du, eta ostiralerako Museoaren aurrean deitutako elkarretaratzean parte hartuko du.