Euskadi

Protestako kontzentrazio bat egingo dute “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” Donostiako udalean

Hori dela eta, hainbat taldek protesta-elkarretaratzea egingo dugu kongresu horren hasiera ekitaldian, Udaletxearen aurrean honako salaketak eta aldarrikapenak entzunarazteko:

-Satorralaia bizilagunen mugimenduak “METROA DONOSTIAN: NON DA PARTE-HARTZEA? INPOSAKETA DA!” dioen pankarta eramango du, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruan parte-hartzeko biderik ez dagoela eta instituzioek herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukatela salatzeko.

Temas: 

Gasteizko Udalak prekarizatu eta kaleratu egiten ditu bere azpikontratetako langileak

ELA; LAB; UGT, CCOO eta ESK sindikaten agiria:

Berriz ere guk geuk pairatu behar izan dugu udalaren estrategia hori, bere kontratetako langileok lan-baldintza duinik merezi ez dugulako helburua duena.

Berriz ere Gizarte Politiken Sailak apustu egin du bakan batzuen irabazien alde, gizarte-zerbitzuetan benetan diharduten langileen eskubideen kontura.

UPV/EHUren inkesta batek gehiengo argia erakusten du baldintza gabeko oinarrizko errentaren alde

Azaroaren 18an eta 19an Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egingo den Oinarrizko Errentaren XVI. Sinposiorako bi aste falta direnean, haren antolatzaileek Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHUk) egindako inkestaren emaitzak ezagutarazi dituzte. Dokumentu horretatik ondorioztatzen denez, gehiengo argia dago baldintza gabeko oinarrizko errenta baten alde.

Satorralaiak elkarretaratzea deitu du “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Udaletxean egingo den hasiera ekitaldian

 “NON DA PARTE-HARTZEA? INPOSAKETA DA!” lemapean, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruan parte-hartzeko biderik ez dagoela eta instituzioek herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukatela salatuko dugu.

Satorralaiak diputazioan errekurtsoa aurkeztu du diputatuen kontseiluak metroaren pasanteari buruz herri kontsulta egiteko eskaera atzera botatzeko hartutako erabakiaren aurka

Satorralaia bizilagunen mugimenduak BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkeztu du gaur Gipuzkoako Diputazioan, hain zuzen ere Metroaren pasanteari buruzko herri galdeketa bat egiteko 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin egindako eskaera atzera botatzeko Diputatuen Kontseiluak joan den urriaren 11ean hartutako erabakiaren aurka (gaur goizean aurkeztu dugun errekurtsoa atxikita bidaltzen dizuegu).

Otegi: “Batzuk gerra logika batean badaude ere, guk bakearen alde lanean jarraituko dugu”

EH Bilduren barruan dauden alderdietako ordezkariekin (Pello Urizar, Rebeka Ubera eta Diana Urrea) agertu da agerraldian Otegi, bakegintzaren eta elkarbizitzaren alorrean azken 5 urteetan jazo direnen balantzea egiteko. Era horretara, duela 5 urte egindako Aieteko Konferentziak nazioarte mailan izan zuen oihartzuna eta garrantzia azpimarratu ditu, “nahiz eta egun hori guztia ahaztuta dagoela ematen duen”. Zentzu horretan, gogora ekarri du Aieteko Konferentziaren ondorioak bide orria izaten jarraitzen dutela, eta nabarmendu du EH Bilduk bide orri jarraituko diola etorkizunean.

Páginas