AHT

AHTren aurkako zuhaitz landaketa

Denbora aurrera joan ahala, geroz eta arrazoi gehiago ditugu AHTri ezezkoa esateko. Nahiz eta lehenagotik AHTk energian izango duen kontsumo basatia aurreikusi, oraingoan horretara bideratzen gaituzten baieztapenak ditugu. Hurrengo urtean, 400kV-ko Gueñes-Itsaso goi-tentsioko linea eraikitzen hasteko asmoa omen du Red Eléctrica de España enpresak eta AHTk behar duen energia hornikuntza asetzeko balioko lukeela diote. Gehigarri, Garoñako zentral nuklearra berriz ere irekitzeko asmoen berri izan dugu.

Temas: 

Val di Susa-ko AHT-REN aurkarien kontrako errepresio gehiago

Hiru kartzelatuak izan dira, bederatziri etxe arrestatzea ezarri diete eta gainerakoak ezin dira euren herrietatik atera, egunero komisaldegira sinatzera joan behar dutelarik. Polizia operazioa itxi ez denez, posible da atxiloketa gehiago izatea. Atxilotutakoek, batzuk hirurogei urtetik gorakoak, etxe arrestatze eta mugimenduen murrizketako neurriei planto egitea modu publikoan egin dute, desobedientziari helduz.

Suscribirse a AHT