TAV

AHT eta Espainiako aurrekontuak

AHT-A ETA AURREKONTUAK: NEGOZIAZIOEN NEGOZIOA

Lehenago EAEko aurrekontuak eta berriki Espainiakoak onartu dira. EAJ eta PPren arteko kromo- trukaketa ikusgarria izan da: PP abstenitu da EAEko  aurrekontuen bozketan  eta EAJk alde bozkatu du Espainiakoetan. Horren ondorioz, bi aurrekontuek aurrera egin dute eta AHTa garaile atera da, beti bezala, EAJ eta PPren inguruko eraikuntza enpresen mesedetan eta politika sozialen kaltetan.

Temas: 

AHTren aurkako zuhaitz landaketa

Denbora aurrera joan ahala, geroz eta arrazoi gehiago ditugu AHTri ezezkoa esateko. Nahiz eta lehenagotik AHTk energian izango duen kontsumo basatia aurreikusi, oraingoan horretara bideratzen gaituzten baieztapenak ditugu. Hurrengo urtean, 400kV-ko Gueñes-Itsaso goi-tentsioko linea eraikitzen hasteko asmoa omen du Red Eléctrica de España enpresak eta AHTk behar duen energia hornikuntza asetzeko balioko lukeela diote. Gehigarri, Garoñako zentral nuklearra berriz ere irekitzeko asmoen berri izan dugu.

Temas: 

Adostu... Nork, zer, nola, noiz

Urtarrilean AHTa Bilbon, Gasteizen eta Donostian nola sartuko den adostu zela helarazi ziguten eta otsailaren erdialdera berresteko asmoa dutela. Ohiturei jarraiki, AHT Gelditu! Elkarlanari adostasunik ez dagoela deritzogu zeren Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak AHTren hiriburuetarako sarbideak adostu dituztela esan arren, beraiek egin dutena ez baita izan benetako adostasuna.

Temas: 

Val di Susa-ko AHT-REN aurkarien kontrako errepresio gehiago

Hiru kartzelatuak izan dira, bederatziri etxe arrestatzea ezarri diete eta gainerakoak ezin dira euren herrietatik atera, egunero komisaldegira sinatzera joan behar dutelarik. Polizia operazioa itxi ez denez, posible da atxiloketa gehiago izatea. Atxilotutakoek, batzuk hirurogei urtetik gorakoak, etxe arrestatze eta mugimenduen murrizketako neurriei planto egitea modu publikoan egin dute, desobedientziari helduz.

Suscribirse a TAV