Miren Larrion: «Herri honen etorkizuna jendearen borondatearen, duintasunaren eta lehentasunen gainean eraiki behar da»
Gasteizen egindako ekitaldian Miren Larrionek azpimarratu du herri honen etorkizuna jendearen borondatearen, duintsunaren eta lehentasunen gainean eraiki behar dela, eta hori izan behar dela herri akordioak sustatzeko oinarria.
“Oinarrizko akordioak, akordio sakonak bultzatzeko gehiengo eta baldintza egokiak daude. Gehiengo politikoak, sozialak, sindikalak. Eta EH Bildutik akordio horiek sustatzeko gure borondatea eta konpromisoa iragarri nahi dugu berriro. Posiblea da hemen eta orain”, esan du Larrionek.
“Podemos eta PNVri herri aurreratua eraikitzeko akordioak proposatzen dizkiogu, pertsonen eskubide sozial eta laboralak errespetatuko dituen eredu produktiboa, ekonomikoa eta teknologikoa. Herri akordioak emplegu eta pentsio duinak bermatzeko; inposatzen dizkiguten murrizketei aurre egiteko akordioak; goi mailako hezkuntza, osasuna, zerbitzu publikoak eta política soziala eraikitzeko”, zehaztu du Miren Larrionek.
“Aberastasunaren basnaketarekin, bizitza kalitatea ziurtatzeko aukera berdintasunarekin eta guztion eskubideen errespetuarekin lotura zuzena duten akordioak. Justicia soziala lortzeko akordioak, beti ere fiskalitatea, finantzak eta aurrekontuak pertsonen beharren zerbitzura jarriz”, jarraitu du hautagaiak.
Arnaldo Otegi: “EH Bildu bozka, konpromisoa, elkartasuna eta askatasunarena da”
Arnaldo Otegi igandean EH Bildu bozkatzeko beharraz eta garrantziaz aritu da bere interbentzioan: “Herri hau eraikitzeko oinarria, jendea, proposamena eta proiektua dago – hasi da Otegi-; ezin gara konformatu, ezin gara etxean zain edo begira geratu. Gure esku dago urratsak egitea. Behar bada ez dugu dena ondo egin, baina entzun eta ikasi dugu”. Salatu du batzuek EH Bilduren azala «saldu» nahi izan dutela, proiektu soberanista eta ezkertiarra «lurperatu» nahian, eta baieztatu du EH Bildu indartsu dagoela eta gorantza doan proiektua dela.
Jarraitzeko, kanpaina hasieran esan zuen bezala, hegemonia borrokatzeko proiektua dela gogoratu ondoren, EH Bilduk herria eraikitzea eta menpekotasunarekin amaitzea eskaintzen duela esan du. “Herri honen eta bere gizon eta emakumeen duintasuna irabazteko gaude politikan, etorkizuna guztion borondate eta erabakien arabera eraiki behar delako. Herri librea, duina eta justua”, aldarrikatu du Arnaldo Otegik.
“Igandean dena eman behar dugu; hortxe egon behar gara ontziak EH Bilduren papertxoa betez; konpromisoa, elkartasuna eta askatasunaren papera hain zuzen. Konplexurik gabe, arrazoiekin, argudioekin, gurekin batera inori baimena eskatu gabe herri hau eraiki nahi dutenei eskua luzatuz”, bukatu du EH Bilduko bozeramaleak.