Abenduak 8 Elkarretaratzea Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen Aurkako Eguna
Abenduak 8, nazioarteko Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen aurkako eguna da. Hori dela eta, gaur hemen dozenaka lagun bildu gara inposatu dizkiguten, ari zaizkigun eta nahi dizkiguten proiektu inutilei ezezko borobila emateko. Bilboko elkarretaratzeaz gain, Europan zehar hainbat mobilizazio desberdin burutzen ari dira, esaterako, Italian, Alemanian eta Frantzian.
Europa mailako proiektu handien aurkaritzakoek bat egiten dugu:
-Proiektu hauek hondamendi ekologiko, sozio ekonomiko eta pertsonala dakarkie: natura-gune eta nekazal lurrak deuseztatzen dituzte, efektu kaltegarriak dakartzan hesi berri bat eta ingurugiroaren degradazioa sortzearekin batera, bizilagunei inpaktu negatibo garrantzitsuak eraginez.
-Proiektu hauen erabakitzeko prozesua herritarren parte hartzerik gabe bideratzen dira praktikan. Proiektu handi hauen eztabaida sozial garrantzitsuaren aurrean gobernuek eta administrazioek duten opakutasun jarrera salatzen dugu. Era berean, herritarrok etengabe ditugun argudio eta proposamenen aurrean gobernuen eta administrazioen etengabeko mespretxu jarrera salatzen dugu.
Politika aldaketa exijitzen dugu; besteak beste, Abiadura Handiko Trenen lanak eta COKE planta gelditzea, Garoña ixtea, Gas Fracking-a alde batera uztea eta Zubietako errauskailua ez egitea. Elefante zuri ugari ditugu Euskal Herrian eta ezin dugu onartu ordezkatzen gaituzten politikariek aurpegira barre egitea. Momentu honetan, antzerki batean dabiltza Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua 2007tik eskuartean duten Kupoa kitatu eta hitzarmen berriak egin behar dituztela esanez. Nahi dutenerako, hau da, poltsikoak barra-barra betetzeko azkar askoan adosten dituzte gauzak! Esaterako, Eusko Jaurlaritzak Espainiar Gobernuari AHTa penagarri ari dela kudeatzen aipatzen dio baina zein baino zeinek gainkostu handiagoak dituzte bakoitzak kudeatzen dituen AHTren eraikuntzako zati desberdinetan. Ez gara inozoak!
Proiektu Handi Inposatu eta Inutilik EZ!
AHT Gelditu! Elkarlana, Baskale (eusko-alemaniar elkarte soziokulturala), Berri-Otxoak (plataforma contra la exclusión social y por los derechos sociales), Sare Antifaxista, Steilas, LAB, Brujas y Diversas/Sorgin eta Anitzak, M15M Bizkaia, Meatzaldea Bizirik, Ecologista Klima Berdea, Ekologistak Martxan, Basagure Ekologista Taldea, Kakitzat, Ikasle Abertzaleak, Mugarik Gabe, KEM – MOC, Eguzki, Fracking Ez