Redacción •  País Valencià •  05/09/2022

AHT Gelditu! Nafarroa: «Ez ezkiotik, ez Gasteiztik. Ahta geldi dezagun!»

Azken asteotan, euskal Y-aren eta AHTaren Nafarroako korridorearen arteko lotura egokiena zein izan behar den hedabideetan sutsuki eztabaidatzen ari da. Hainbat teknikarik bi aukeretako baten defentsa erabatekoa egin du, eta ordezkari politikoek lehen baztertzen zuten aukera bat orain defendatzea egozten diote aurkariari. 

AHT Gelditu! Nafarroa: «Ez ezkiotik, ez Gasteiztik. Ahta geldi dezagun!»

Pseudoeztabaida honek AHTren aldeko hautua irmoki berrestea beste helbururik ez du,  ez egitearen alternatiba burutik pasatuko ez balitzaie bezala.

Hemendik gutxira, gobernu zentraleko, EAEko eta Nafarroako ordezkariak hedabideen aurrean zalaparta handiz  elkartuko dira, Gasteizko alternatiba adostu dutela iragartzeko,“garai zail hauetan alternatiba hau errealistena, merkeena eta ingurumenaren aldetik jasangarriena delako”. Eta aukera bati eta besteari buruzko eztabaida sutsuak betiko itzaliko dira, funtsean axola zaien gauza bakarra proiektuak aurrera egitea baita, kosta ahala kosta. Beti gauza bera egiten dute: onarpen sozialik gabeko azpiegitura lan bat egin nahi dutenean, bi alternatiba proposatzen dituzte: bata txarra eta bestea okerragoa, eta, azkenean, sasi eztabaida piztu ondoren, txarra aukeratu ingurumenarekin kezkatuta dagoen ekologista gisa historiara pasatzeko.

AHTa da EHren historiako obrarik suntsitzaileena, xahutzaileena, antisozialena eta alferrikakoena, Ezkiotik ala  Gasteiztik lotzen bada ere. Populazioaren zati gero eta zabalagoen muturreko pobrezia eta prekarietate arindu, krisi ekologiko globalari aurre egin, murrizketak eta pribatizazioak deuseztatu eta energia- eta elikadura-subiranotasuna ziurtatu baino, nahiago dute AHTa kosta ahala kosta ezartzea.

Amildegi eko-sozialera gero eta azkarrago hurbiltzen ari garen une honetan, AHTaren lanekin jarraitzea arduragabea eta etikoki gaitzesgarria izateaz gain, kriminala ere bada.


TAV /